Kostu historiko

Kostu historikoa aktibo baten eskuratze-prezioa edo horren ekoizpen-kostua da. Kontabilitatean, aktiboen baloraziorako gehien erabiltzen den irizpidea da, ezaguna, objektiboa eta zehatza delako. Hala eta guztiz ere, baliteke desegokia izatea inflazio handiko egoeretan. Kostu historikoa eta kontabilitate-liburuetan agertzen den aktiboaren balioa bereizi behar dira, azken hau kalkulatzeko balio-galtzearen zenbatekoa kendu behar zaio.[1]

Kostu historikoaren balorazioa, Informazio Finantzarioaren Arau Internazionalek gehien erabiltzen duten irizpideetako bat da. Bere onespena bere objektibitate eta xinpletasunean datza. Arrazoizko balioari kontrajartzen zaio.

  1. (Gaztelaniaz) Criterios de valoración contables: el coste histórico. .

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search